Astekaria

2014ko urriaren 23a

Gaur, klasea hasi bezain pronto bloga zabaldu dugu. Hainbat sarrera egin ditugu, bideoak modu desberdinetan sartuz, baita irudiak zein estekak atxikituz.
Bestalde, bloggaren itxura aldatzeko aukera izan dugu, baita honen izenburua eta gaia pentsatu ere.



2014ko urriaren 24a

Gaurko klasean bloga diseinatzen jarraitu dugu, bakoitzak zeukan gaiari buruzko informazioa bilatuz. Bestalde, erloju bat blogean esartzen ikasi dugu, gainera pertsona bakoitzaren gustura jartzeko eskura zegoen "app" batean egin dugu.



2014ko urriaren 30a

Gaurko egunean, egunerokoari informazioa gehitzeko aukera izan dugu, eta nire kasuan informazio bilketan ibili naiz. Ondoren, "Creative Commons" web orrialdetik, blogga erabiltzeko baimena lortu izan dugu, bakoitzaren bloggetik informazioa zuzen har dezaten.
Bestalde, blogen aplikazio hezkuntzan zein den ikusi dugu, bertan lortu ahal diren emaitz positiboak ezagutuz. Nire ustetan oso esperientzia eta jorratutako puntu aberasgarria da, izan ere eskolan gure burua kokatuko dugunean errazago ikusiko ditugu jarduerak egiteko eta irakasteko metodo berriak.



2014ko urriaren 31a

Gaurko klasea erabili izan dugu, aurreko egunean eta etxean landu izan behar genituen blogak taldean lantzeko eta guztion artean komentatu izan dugu indibidualki atera izan ditugun ondorioak eta ekarpenak. Ondoren, behin taldean komentatuta utzita, egelan eskegita zegoen fitxa taldean bete dugu, azkenik hitzaldi laburtxo bat egiteko klasearen aurrean, talde bakoitzak ulertu zuenaren inguruan galdera batzuk jarraituz.

Gure taldeak prezi baten bidezko aurkezpena egin du, baina Mindomok zabalera gehiago duela aurkezpenak egiteko uste dut. Gainera, beste modu baten bidez egin genezake, bubbl deiturikoa, inooiz ez dudana erabili, eta erabiltzeko beharretan ikusten dut nire burua irakasle izango naizen momentuan erabili izan behar dudalako, edo behintzat erabilgarria izango delako.



2014ko azaroaren 13a

Gaurko klasea, DAL astea pasa ondoren, errutinara bueltatzeko balio izan du, izan ere word-aren erabilpen ugariak ezagutu izan ditugu irakaslearen azalpen baten bidez. Behin azalpena bukatuta, gure txanda izan da, eta binaka abiatu gara egela eskegitako testu bat egitura formal batera egokitzera.
Bertan, izenburuak, iruzkinak, letra motak etab. landu izan dira, ekoizpen pertsonalak zein taldekoak landuz. 

Nire buruari dagokionez, taldekidea eta biok primeran lan egin ondoren, goiz amaitu izan dugunez, astekaria betetzera abiatu gara.



2014ko azaroaren 14a

Klaseak aurrera egin ahala, gero eta lan gehiago egiten ditugu, hala nola gaur irakasleak planteatu digun Lehen Hezkuntzako 4. mailara egokitutako IKTen inguruko aplikaziorako proiektua aurrera eramatea. Horretarako, era formal batean erakusteko, Sites plataforma berri bat ireki izan behar dugu, non proiektua era digital batean idatziko dugu.

Proiektuari hasiera eman baino lehen testu baten egoera aztertu izan behar dugu taldean, non pertsonai batzuen jarrera muturrekoak agertzen ziren. Testuak egoera horiei aurre egiteko irtenbideak bilatzeko aukera ematen du, eta ikusi dezakegu nola egunean zehar ditugun egoeren identifikazioa ikusten den.

Amaitzeko, taldeko akta egin dugu, aurretik komentatu izan dugun gauza guztiak bertan pilatuz.



2014ko azaroaren 20a

Gaurkoan, entregatzeko 2arekin abiatu gara, mapa kontzeptualak eta proiektua aurrera eramateko hipotesien lanketa eginez. Hasiera btean, proiektuaren egoera behin ikusita, elementu garrantzitsuenak behin zeintzuk diren aukeratuta izan, mapa kontzeptuala egitera abiatu gara.

Ondoren, aurreko pausua egina izanda, gure ustetan hipotesi egokienak zeintzuk izango ziren IKTak Lehen Hezkuntzara eramateko egin ditugu, bertan taldearen ustetan zehatzenak eta orokorrenak zirenak azalduz.

Beraz, hartutako ideia guztiak ondo kokatu ahala izateko, testu ingurunea kokatu izan behar dugu egoeraren azterketa sinple bat eginez, ezinbesteko datuak bertan agertuz.



2014ko azaroaren 21a

IKTen inguruan daukagun gaitasuna zein den jakinik, honen inguruan hainbat azalpen eman ditugu gaur, honen inguruan pixka bat gehiago jakiteko, bertan curriculumaren garrantzia ikusisz, izan ere azkenengo urteetan hartu izan duen garrantzia ikaragarrizkoa da.

Nire uste apalean, gaurko gizartean sustatzen ari den hezkuntza askearekin, curriculumaren hainbesteko garrantzia ezin du izan, izan ere umeen askatasuna eta sormena mozten du.

2014ko azaroaren 27a

Gaurko egunean, 3.entregatzekoarekin jarraitu dugu Deliciousen gorde ditugun linken artean bat aukeratuz eta hori aztertu izan dugu bakarka. Horretarako fitxa bat bete dugu non egilea, web-aren izena etab. jarri izan ditugu.

Ondoren, taldeka jarri gara bakoitzak beste taldekidei web-ean zetorren informazioa kontatzeko, baita hausnarketa grupala egiteko. Amaitzeko, egoeraren berdifinizioarekin hasi dugu, zein eskolan kokatuko dugun egoera jakiteko.

2014ko azaroaren 28a

Gaurko egunean, aurreko egunean egindako fitxa Sites-era igo dugu, eta web orrialde honen apaingarritasuna prestatu dugu.

Ondoren, egoerare berdifinizioarekin jarraitu dugu, Felix Serrano eskola aukeratuz egoera bertan kokatzeko. Interneten informazio bilatu dugu eskola 2.0 eta web 2.0 ren ezaugarri nabarmenenak jakiteko eta ariketa aurrera eramateko.

Azkenik, behin egoera amaituta, Sites-en atxikitu dugu idatzitako guztia.

2014ko abenduaren 11

Gaurko egunean proiektuarekin jarraitu dugu ideia berriak proposatuz, izan ere uste dugu guztion ideien artean aurrera lasterrago egingo dugula.

Bestalde, behin egoera kokatuta egon, abiatu gara berez nola txertatuko genituzke dagokigun plana edo zeregina era dinamiko batean, eta horretarako taldekideen esperientziaz baliatu gara batzuek umeen talde txikiekin lan egin baitute.

2014ko abenduaren 12a

Klase honetan proiektuaren oinarria idaztera abiatu gara, eta txango bat egitea egokiena izango zela usta izan dugu taldekideek. Gainera, pentsatu izan dugu nola teknologia berria hauek nola egokitu ahal ditugu 4.mailako umeentzat, izan ere baliabideak izan arren ezin da berdin ikusi edozein mailako ikasleei.

2014ko abenduaren 18a

Azkenengo klase hauetan proiektuari amaiera eman diogu hurrengo egunean azalpena egiteko.

Kasu honetan taldekide guztien iritzia hartu dugu zerbait aldatu behar bazen, baita aurkezpena egiterako orduan, erabilitako baliabidea denok ezagutzea lortu izan dugu. Erabili izan dugu azkenengo klase hau aurkezpenaren materiala bakoitzak ulertzeko eta jakiteko zer aurkeztu behar zuen.

2014ko abenduaren 19a

Azkenengo klase honetan modulu lanaren aurkezpena beste klasean zein proiektuaren aurkezpena egin dugu, baita beste kideen aurkezpenak ikusi ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina