2014(e)ko azaroaren 14(a), ostirala

BALLET

Balleta dantza mota arautu bat da, Pizkunde garaian Italiako gorteetan sortua eta geroago Frantzian eta Errusian garatutakoa. Dantzaren goi mailako forma tekniko bat da eta berezko hiztegia du. Eragin handia izan du dantza orokorrean eta ballet-eskoletan irakasten da mundu osoan.
Ballet-dantzaren obrak koreografiatuta egoten dira eta mimoa, antzerkia eta musika izaten dituzte gehien bat.

Bestalde, esan dezakegu ballet klasikoa dela, batez ere gure gaur eguneko gizartean ezagutzen dena, eta azpimarratzeko teknika spezifikoa du, "pointe" izeneko jarrera, zangoen mugimendua deskribatzen duena.

Oraingoan Ballet-aren historiaren inguruan hitz egingo dugu, aurretik aipatu bezala Grantzian kokaturik baita Errusian ere.

Balleta XV. mendearen amaierako pizkundean sortu zen Italiako gorteetan egiten ziren jaialdien ondorioz. Ikuskizun landu haiek pintura, poesia, musika eta dantza nahasten zituzten eta areto zabaletan egiten ziren.
Gorte italiarretako ballet haiek Frantziara hedatu eta bertan garatuak izan ziren. Ordutik eragin frantsesa nagusi izan zen ballet-ean mendeen zehar. XVIII. mendeko dantzariak txarto moldatzen ziren jantziekin, oinetakoekin, ileordeekin eta miriñak-ekin. Hori konpontzeko Marie Anne Camargok gonak laburtu zituen eta oinetakoeiorpoak kendu, bere jauziak eta urratsak hobeto egitearren.

Errusiaren garaian, ballet-aren tradizioari eutsi zion Marius Petipa eta Mikhail fokine koreografoen lanari esker. Petiparen lanen artean ballet ezagunenak daude, hala nola: "Loti ederra" 1890. urtean egindakoa, "Beltzargen aintzira" 1895. urtean kaleratutakoa eta "Intxaur-hauskailua" 1892. urtean antzeztutakoa.
Bitartean, Fokinek espresibitatearen ideia azpimarratu zuen. Ballet modernoaren sortzaile eta teorialari nagusienetakoa izan baitzen.

Aktibitate hau eskolara eramateko aukera oso txikia eman dezake, baina gorputz heziketan egiterako orduan, koordinatasun handiago edukitzeko balio egingo zaie ikaslei; beraz, eskolaz kanpoko ekintzetan egin dezakete ariketa hau eskolan lagunduko duena.

Ikusiko dugu ikasle txiki baten interpretazio bat ballet-aren arloan:


Hausnarketa moduan, esan beharra daukat ariketa hau badirudiela nesken kontua soilik dela, baina jakina da, Igor Yebra adibidetzat harturik, mutilak ere arrakasta izan dutela; beraz, hauen partizipazioa ona izango litzatekeela uste dut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina