2014(e)ko azaroaren 8(a), larunbata

AQUAGYM

Aurretik komentatu izan dugun bezala, gorputz adimen kinestesikoaren barruan hainbat aktibitate ezberdinak sustatu ahal dira, batez ere gorputzaren lanketa lantzen direnean hori baita ahalmen honen zeregina.
Beraz, oraingo honetan "Aquagym" deituriko ariketaren inguruan hitz egingo dugu.

"Aquagym" izena ingelesetik dator, zeinek bi hitz nahasten ditu: "aqua" eta "gym", oso ondo definitzen dutenak egingo den ariketa. Kirol edo ariketa hau aerobic deituriko modalitatearen aldaketa sinple bat da, igerilekuan egiten dena.

Normalean polikiroldegietan egiten den kirola, uretan egiten da hainbat aldaketa barneratuz, hala nola: erabilitako igerilekua 1,20m eta 1,50m artean egien da besoak uraren gainetik geratuz hauek landu ahal izateko, baita uraren barnean hankak geratuz hauek garatzeko ere. Kirol honekin sustatu egin nahi dena arlo fisiko orokorra da, izan ere izandako lesioetatik hobeto berreskuratu egiten da jendea, bai kirolari profesionala bai amateurra. Ariketa fisiko honetan musika erabiltzen da izan ere horren bitartez pertsonen pultsazioak neurtu daitezke, erlaxatuz zein aktibatuz dagokion gorputza, koreografia ezberdinak landuz.

Jakina denez, kirolaren arloan ez dago modalitate bakarra, beraz ariketa honekin egin ahal diren ariketak azalduko ditugu laburki:

-Aquacycle: spinning bezalako klaseak dira, baina kasu honetan bizikleta uraren barruan dago kokaturik hanken garapena sustatzeko. Ariketa hau egiten duten pertsonek orokorrean belauneko lesioak izan dituzten pertsonak dira, izan ere urak erresistentzia ugarri egiten dio gizakia egindako indarrari.

-Aquastep: Gorputzaren behe atala lantzeko ariketa da, step baten bitartez landutakoa. Beraz, step deiturikoa uretan sartzen da indarra egiteko, artikulazioetan min egiteko probabilitatea murriztuz, izan ere urak egindako erresistentzia oso handia da.

-Aqua-erritmoak: Ariketa hau uraren barruan dantzaren hainbat pauso errepikatzeko egiten da.

-Aquaboxing: boxeoan eta arte martzialetan egindako mugimenduen errepikapena uretan sarturik, giharrak gogortzeko asmoarekin.

-Aichi: bi arte martzialen arteko nahasmena: "wushu" eta "taichi". Estresa murrizteko ariketa oso eraginkorra da.

Orain "Aquagym"-eko bideo bat ikusiko dugu:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina