2014(e)ko urriaren 31(a), ostirala

ADIMEN KINESTESIKOA

Aurreko sarreran adimen anitzen teoria aurkeztu dugu, eta oraingoan gure blogg-aren gaiari erreparatuz adimen kinestesikoaren inguruan hitz egingo dugu, ahalmen hau kokatuz.

Beraz, zer da adimen kinestesikoa? Sentsazio korporalen bidez ikastea ahalbidetzen duen adimena da. Adimen hau garatzen duten pertsonei dantzatzea, korrika egitea, salto egitea, ukitzea eta eraikitzea, adibidetzat jarrita, gustatzen zaie. Heldutzerakoan, igurikapena jarraitzen badu, pertsona hauek haien gustuko kirola edo aktibitatearekin jarraituko dute, bai era profesional batean bai hobby bezala edukiz.

Ahalmen hau garatu ahal izateko, bai ikasgela bai gaur egungo gizartean ikasketa zein esperientzia propioak eraiki, ukitu eta sentitu behar dutela erakutsi behar da, batez ere egiten ikasteko prozesua barneratuz.

Adimen kinestesikoa garatzen duten pertsonek bereizitasun batzuk azpimarra dezakete, hala nola:

-Gorputz osoa erabiltzen dute erantzunak emateko, hau da, gorputz espresibitate handia daukate.

-Eskuak erabiltzeko trebetasuna nabaria eta garatua dute, nahiz eta ahalamen hori ez erabili arlo guztietan.

-Gorputzaren kontrola izugarria dute. Honekin esan nahi dugu pertsona bakoitza bere gorputzaren ezagupen handia duela, batez ere erregulatzeko gaitasuna nabarmenduz.

Beraz, irakaslei bideratzen badugu egoera hau, gelarako ariketetan pertsona hauek barneratu dezaten, horputz erantzunak bilatu behar dira, proposaturiko ariketek mugimendua behartuz. Bestalde, antzezpenak ondo egongo litzateke egitea, izan ere antzerkietan gorputzaren espresibitate handia behar da, bertan pertsona hauen ahalmena azpimarratuz.

Adibide bat jartzea arren, Igor Yebra daukagu, ballet dantzari profesionala dena:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina