2014(e)ko azaroaren 29(a), larunbata

IRAKASKUNTZA ARTISTIKOA

Eskolan lantzen den arlo sekundariotzat jarrita dagoena irakaskuntza artistikoa da, baina adimen kinestesikoa lantzen duten umeentzat oso egokia izango litzatekeela esan beharra dago, izan ere eskulanak haien sormena bultzatzen dute.

Eskolan egunero ikusten dira hainbat ikuspuntu ezberdin arlo honen inguruan izan ere, hainbat marrazki irakasleek ez dute ondo ikusten edo ebaluatzen, izan ere ez diete ikaslei sormena lantzen usten. Hori ekiditzeko, eta ikasleek sormena eta haien sentimenduak kaleratu dezaten, mini liburu bat soortzeko bideo bat jarriko dugu:




Beraz, eskulanekin ikasleen sormena eta adierazpena lantzen dugu, izan ere adimen kinestesikoa lantzen duten umeek ezinbestekoa dute ikaskuntzan aurrera egin dezaten.

2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

BALLET ETA HUGO CHAVEZ

Hona hemen Venezuelako Dantzaren Komunitate Nazionalak egindako ballet errepresentazioa Hugo Chavez-en bizitzaren inguruan, Caracasen aurkeztutakoa:



Bideo honetan ikusi dezakegu Hugo Chavezek egindako hainbeste aktibitate eta aktuazio bere bizitzan zehar ballet-aren ikuspuntutik egindakoa.

2014(e)ko azaroaren 14(a), ostirala

BALLET

Balleta dantza mota arautu bat da, Pizkunde garaian Italiako gorteetan sortua eta geroago Frantzian eta Errusian garatutakoa. Dantzaren goi mailako forma tekniko bat da eta berezko hiztegia du. Eragin handia izan du dantza orokorrean eta ballet-eskoletan irakasten da mundu osoan.
Ballet-dantzaren obrak koreografiatuta egoten dira eta mimoa, antzerkia eta musika izaten dituzte gehien bat.

Bestalde, esan dezakegu ballet klasikoa dela, batez ere gure gaur eguneko gizartean ezagutzen dena, eta azpimarratzeko teknika spezifikoa du, "pointe" izeneko jarrera, zangoen mugimendua deskribatzen duena.

Oraingoan Ballet-aren historiaren inguruan hitz egingo dugu, aurretik aipatu bezala Grantzian kokaturik baita Errusian ere.

Balleta XV. mendearen amaierako pizkundean sortu zen Italiako gorteetan egiten ziren jaialdien ondorioz. Ikuskizun landu haiek pintura, poesia, musika eta dantza nahasten zituzten eta areto zabaletan egiten ziren.
Gorte italiarretako ballet haiek Frantziara hedatu eta bertan garatuak izan ziren. Ordutik eragin frantsesa nagusi izan zen ballet-ean mendeen zehar. XVIII. mendeko dantzariak txarto moldatzen ziren jantziekin, oinetakoekin, ileordeekin eta miriñak-ekin. Hori konpontzeko Marie Anne Camargok gonak laburtu zituen eta oinetakoeiorpoak kendu, bere jauziak eta urratsak hobeto egitearren.

Errusiaren garaian, ballet-aren tradizioari eutsi zion Marius Petipa eta Mikhail fokine koreografoen lanari esker. Petiparen lanen artean ballet ezagunenak daude, hala nola: "Loti ederra" 1890. urtean egindakoa, "Beltzargen aintzira" 1895. urtean kaleratutakoa eta "Intxaur-hauskailua" 1892. urtean antzeztutakoa.
Bitartean, Fokinek espresibitatearen ideia azpimarratu zuen. Ballet modernoaren sortzaile eta teorialari nagusienetakoa izan baitzen.

Aktibitate hau eskolara eramateko aukera oso txikia eman dezake, baina gorputz heziketan egiterako orduan, koordinatasun handiago edukitzeko balio egingo zaie ikaslei; beraz, eskolaz kanpoko ekintzetan egin dezakete ariketa hau eskolan lagunduko duena.

Ikusiko dugu ikasle txiki baten interpretazio bat ballet-aren arloan:


Hausnarketa moduan, esan beharra daukat ariketa hau badirudiela nesken kontua soilik dela, baina jakina da, Igor Yebra adibidetzat harturik, mutilak ere arrakasta izan dutela; beraz, hauen partizipazioa ona izango litzatekeela uste dut.

2014(e)ko azaroaren 8(a), larunbata

AQUAGYM

Aurretik komentatu izan dugun bezala, gorputz adimen kinestesikoaren barruan hainbat aktibitate ezberdinak sustatu ahal dira, batez ere gorputzaren lanketa lantzen direnean hori baita ahalmen honen zeregina.
Beraz, oraingo honetan "Aquagym" deituriko ariketaren inguruan hitz egingo dugu.

"Aquagym" izena ingelesetik dator, zeinek bi hitz nahasten ditu: "aqua" eta "gym", oso ondo definitzen dutenak egingo den ariketa. Kirol edo ariketa hau aerobic deituriko modalitatearen aldaketa sinple bat da, igerilekuan egiten dena.

Normalean polikiroldegietan egiten den kirola, uretan egiten da hainbat aldaketa barneratuz, hala nola: erabilitako igerilekua 1,20m eta 1,50m artean egien da besoak uraren gainetik geratuz hauek landu ahal izateko, baita uraren barnean hankak geratuz hauek garatzeko ere. Kirol honekin sustatu egin nahi dena arlo fisiko orokorra da, izan ere izandako lesioetatik hobeto berreskuratu egiten da jendea, bai kirolari profesionala bai amateurra. Ariketa fisiko honetan musika erabiltzen da izan ere horren bitartez pertsonen pultsazioak neurtu daitezke, erlaxatuz zein aktibatuz dagokion gorputza, koreografia ezberdinak landuz.

Jakina denez, kirolaren arloan ez dago modalitate bakarra, beraz ariketa honekin egin ahal diren ariketak azalduko ditugu laburki:

-Aquacycle: spinning bezalako klaseak dira, baina kasu honetan bizikleta uraren barruan dago kokaturik hanken garapena sustatzeko. Ariketa hau egiten duten pertsonek orokorrean belauneko lesioak izan dituzten pertsonak dira, izan ere urak erresistentzia ugarri egiten dio gizakia egindako indarrari.

-Aquastep: Gorputzaren behe atala lantzeko ariketa da, step baten bitartez landutakoa. Beraz, step deiturikoa uretan sartzen da indarra egiteko, artikulazioetan min egiteko probabilitatea murriztuz, izan ere urak egindako erresistentzia oso handia da.

-Aqua-erritmoak: Ariketa hau uraren barruan dantzaren hainbat pauso errepikatzeko egiten da.

-Aquaboxing: boxeoan eta arte martzialetan egindako mugimenduen errepikapena uretan sarturik, giharrak gogortzeko asmoarekin.

-Aichi: bi arte martzialen arteko nahasmena: "wushu" eta "taichi". Estresa murrizteko ariketa oso eraginkorra da.

Orain "Aquagym"-eko bideo bat ikusiko dugu: