2014(e)ko urriaren 31(a), ostirala

ADIMEN KINESTESIKOA

Aurreko sarreran adimen anitzen teoria aurkeztu dugu, eta oraingoan gure blogg-aren gaiari erreparatuz adimen kinestesikoaren inguruan hitz egingo dugu, ahalmen hau kokatuz.

Beraz, zer da adimen kinestesikoa? Sentsazio korporalen bidez ikastea ahalbidetzen duen adimena da. Adimen hau garatzen duten pertsonei dantzatzea, korrika egitea, salto egitea, ukitzea eta eraikitzea, adibidetzat jarrita, gustatzen zaie. Heldutzerakoan, igurikapena jarraitzen badu, pertsona hauek haien gustuko kirola edo aktibitatearekin jarraituko dute, bai era profesional batean bai hobby bezala edukiz.

Ahalmen hau garatu ahal izateko, bai ikasgela bai gaur egungo gizartean ikasketa zein esperientzia propioak eraiki, ukitu eta sentitu behar dutela erakutsi behar da, batez ere egiten ikasteko prozesua barneratuz.

Adimen kinestesikoa garatzen duten pertsonek bereizitasun batzuk azpimarra dezakete, hala nola:

-Gorputz osoa erabiltzen dute erantzunak emateko, hau da, gorputz espresibitate handia daukate.

-Eskuak erabiltzeko trebetasuna nabaria eta garatua dute, nahiz eta ahalamen hori ez erabili arlo guztietan.

-Gorputzaren kontrola izugarria dute. Honekin esan nahi dugu pertsona bakoitza bere gorputzaren ezagupen handia duela, batez ere erregulatzeko gaitasuna nabarmenduz.

Beraz, irakaslei bideratzen badugu egoera hau, gelarako ariketetan pertsona hauek barneratu dezaten, horputz erantzunak bilatu behar dira, proposaturiko ariketek mugimendua behartuz. Bestalde, antzezpenak ondo egongo litzateke egitea, izan ere antzerkietan gorputzaren espresibitate handia behar da, bertan pertsona hauen ahalmena azpimarratuz.

Adibide bat jartzea arren, Igor Yebra daukagu, ballet dantzari profesionala dena:


2014(e)ko urriaren 24(a), ostirala

ADIMEN ANITZAK

Badakigunez, hainbat adimen motak ditugu, aditu ezberdinak zehazturikoak, baina bide berdinetik joateko, Howard Gardnerrek zehazturiko adimen anitzeko jarraipenari kasu egingo diogu. Beraz, aditu honek zehaztu zuen bezala, 7 adimen desberdin aurkitzen ditugu:

1. Hizkuntza adimena: Hitzak modu eraginkorrean erabiltzeko gaitasuna, bai ahoz, bai idatziz. Adimen honek hizkuntzaren egitura, hotsak, esanahiak, eta dimentsio pragmatikoak eta erabilera praktikoak maneiatzeko trebetassuna hartzen ditu bere baitan.

2. Adimen logiko-matematikoa: Gai honek erlazio abstraktuak eta sinboloak hartzen ditu barne, ikasleentzat zailena dena gainditzeko, subjetibotasun handia dela eta.

3. Adimen espaziala: Espazioan mugitzeko beharrezkoa dugun ahalmena, inguratzen gaituen espazioan mentalki adierazteko erabiltzen da. Umeek asko garatzen eta erabiltzen dute txiki-txikiak direnean, izan ere ingurunea perzibitzeko era oso zabala da. Egoera honen adibide batzuk pilotuek, itsuek edo basozainek izan daitezke.

4. Adimen gorputz-zinetikoa: Adimen honen ezaugarririk nagusienetarikoa koordinazioa, malgutasuna, abiadura, indarra, oreka, erritmoa... dira. Gorputzaren zenbait atalei aurre egiteko zeregina dauka, izan ere erronkatzat ikusten dena aurrera eramateko zeregina du. Adimen honen barne ikus dezakegun haibat adibide borrokalariak edo dantzalariak izan daitezke.

Berez, adimen honen izena kinestesikoa du, baina adituaren arabera izen bat edo beste erabiltzen du, beraz, blogaren zehar bi izenen erabilera ikusiko da.

5. Adimen musikala: Soinua edo musikaren bidea sortu, komunikatu edo bereganatzeko gaitasuna da. Honetan, entzumena sustatu egiten da, erlatiboa zein absolutua. Gainera, erritmoa, tonua, doinua eta ahotsa gaiarekin loturiko ariak jorratuko dira.

6. Pertsonen arteko adimena: Besteen tokian edo buruan jartzeko ahalmena da, hau da enpatia izateko gaitasuna. Berez ezagutzen dugun bezala adimen interpertsonala du izena, baina pertsonaren arabera izen bat edo bestea hartuko du.

7. Pertsonen baitako adimena: norberaren buruan datza adimen honek, pertsona bakoitzaren ulermenean. Esan beharra dago adimen hau oso gutxi lantzen dela, izan ere adimen interpertsonala sustatzen zeregina du eskola edo gizarteak gehien bat.

Adimen hau baita adimen intrapertsonala bezala ere ezaguna da.



Bideo honetan ikusiko dugu nola hirukide partaideko umeek adimenak lantzen dituzte. Bertan adimen guztiak jorratuko dira era praktiko batean, beraz irakasleentzako oso baliagarria izan daitekeen bideoa daukagu bertan.

2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

BLOGAREN SARRERA

Blog berri honetan aurkituko dugun informazioa, adimenarekin gehienbat erlazionaturikoa izango da. Hala ere, adimen gaiaren barruan jorratuko den azpi gai nagusiena adimen kinestesikoa izango da, batik bat kirolekin, ariketa fiskoarekin, esperimentuekin, teknologiako jarduerekin etab.

Beraz, blog honetan hezkuntzarekin loturiko ekintzen sarrerak argitaratuko dira, izan ere ikuspuntu objektiboa eta formal batetik jorratuta.

                                   


Besterik gabe, ongi etorri nire bloggera!